XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hango iskanbila! Txistu, oihu, txintxarri soinu, bilin! balan!: Hillin! Hallan!, ardi deitze: Pri tto hator, no hator!, ardi marraka, beee, beee, beee.

Denak bildu ondoren, bi artzain, igandetako soinekoak jantzirik, alpargata txuriak, mendimakila eder bana eskuetan, gatz zorrotxo polit bat ondo zaindurik (27) Zuberoeraz: lanturik. Hitz honek ordea, nahiz landurik, nahiz zaindurik esan gura du eta kasu hontan zail da jakiten zer aditzera eman gura duen. eta gerrikoari loturik, zatoa bizkarretik txintxilik... badoaz ardi sailaren aintzinean.

Kaletik atera-ala, artzain zahar batek ur bedeinkatu ttanttoz bustitzen du artaldea, Jaungoiko onak eritasun eta eguraldi txarretatik zain ditzan.

Ardiei jarraiki lau artzain joaten dira, aste egileak (alegia, astea mendian egiten dutenak) eta bi edo hiru laguntzaile, bideberria edo autobidea igaro arte.

Atzen (28)Testuan: azen. Hiztegiek eztakarte hitz hau, bainan badirudi, atzen, azken dela. horien parean doaz hiru asto ongi zamaturik, anoaz,(29) Anho, pitanza del pastor (Azkue); anhoa, provisions de bouche des pasteurs(Lhande). Badirudi atzeko a organikoa dela, gazta egiteko pertzez, artilezko ohe-estalgarriz eta etxaolaren teilatuko zuloak tapatzeko olez... (...).